XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. SARRERA.

1.1. SORRERA ETA BILAKAERA HISTORIKOA.

LISP programazio-lengoaia 1950.eko hamarkadaren bukaeran jaio zen, Estatu Batuetako oso ikertoki ospetsua den MITean (Massachussets Institute of Techonology).

John =mCc=arthy irakasleak sortu zuen gaur egun hilik dagoen IPL lengoaia oinarritzat hartuz.

Lehenengo deskribapen formala LISP 1.5. Programmer's Manual liburuan azaldu zen 1962. urtean.

FORTRAN edo COBOL lengoaiak bezain zaharra da LISP, baina urteekin izan duen bilakaera oso bestelakoa izan da.

15 urte bete arte ez zuen arrakasta handirik lortu, ordurarte kutsu teorikoegia zuten giro unibertsitari eta sasimatematikotik ia ez zen atera.

Baina 1975. urte inguruan gertatu zen Adimen Artifizialaren eztandarekin bat eginik zabalkuntza ikaragarria lortu zuen.

Izena Listen prozesamendua (List Processing) terminoaren akronimoa da.

Lengoaiaren datu eta programen funtsezko datu-egiturari erreferentzia egiten dio.

Programatzaileak lortu nahi duen emaitza definitu behar du.

Betebehar horretan funtzio-definizioak, funtzio-konposaketa eta funtzio-aplikazioak erabiltzen ditu.

Funtzio-aplikazioak burutzeko ordena ez da zehatz-mehatz definitu behar.

Adibidez:y(x) = 2x-3 / x-25 funtzioaren LISPezko definizioa honako hau da:

(DEFUN Y (X)

(/(-(* 2 X X) 3) (- X 25)))

(Y 3) funtzio-aplikazioan, y(3) balioa lortuko duena, kalkulatzeko prozesuan ez du axolarik zein funtzio-aplikazio ebaluatuko den lehenago: ( - ( * 2 X X) 3 ) edo ( - X 25).

Arruntago diren PASCAL, BASIC edo COBOL lengoaia agintzaileetan berriz, nahitaezko ordena bat definitzen da ekintzak eta kalkuluak egikaritzeko.

Funtzio-aplikazioetan oinarritzen den diseinurako filosofia hau jarraituz, geroago programazio-lengoai familia oso bat sortu da.

LISP, lengoaia agintzaileen ezaugarri nabarmenak badauzka ere, lengoaia funtzionalen aitzindaritzat hartu ohi da.